ADISKIDETASUNAREN TALDEEN 2010eko ZIRKUITUA.

(PARTIDA AZKARRETAKO EUSKAL ZIRKUITUA).

 

 

 

            2010. urtea amaitu da eta Adiskidetasunaren 2010eko Zirkuitua ere bai.

 

            Jokatutako Torneoetatik 8 onenek soilik puntuatzen zuten. Zirkuituan izen emandakoen artean, lehenengo taldeak 12 puntu jasotzen zituen; bigarrenak, 10; hirugarrenak, 8; laugarrenak, 7; bosgarrenak, 6; seigarrenak, 5; zazpigarrenak, 4; zortzigarrenak, 3; bederatzigarrenak, 2; hamargarrenak, 1.

 

            Jokatutako Torneoak: 32 (iaz, 31). Talde parte hartzaileak: 34 (iaz, 33).

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Kultur Sustapena (Orereta, Gipuzkoa) – 94 puntu (9 torneo jokatu eta 7 irabazita).

2)    Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 88 puntu (14 torneo jokatu eta 4 irabazita).

3)    Castro Urdiales – 76 puntu (19 torneo jokatu eta bat irabazita).

4)    Portugalete (Bizkaia) – 75 puntu (14 torneo jokatu eta 3 irabazita).

5)    Abadiño (Bizkaia) – 72 puntu (11 torneo jokatu eta 2 irabazita).

6)    Santurtzi (Bizkaia) – 68 puntu (15 torneo jokatuta, garaipenik gabe).

7)    Sociedad Ajedrecística Logroñesa (Logroño, Espainia) – 62 puntu (9 torneo jokatu eta 2 irabazita).

8)    San Viator (Gasteiz, Araba) – 56 puntu (5 torneo jokatu eta 3 irabazita).

9)    Zaldi Baltza (Elorrio,Bizkaia) – 55 puntu (10 torneo jokatuta, garaipenik gabe).

10) Tolosa (Gipuzkoa) – 53 puntu (9 torneo jokatuta, garaipenik gabe).

11) Zornotza (Bizkaia) – 50 puntu (17 torneo jokatuta, garaipenik gabe).

12) Leioa (Bizkaia) – 49 puntu (5 torneo jokatu eta 2 irabazita).

13) Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 49 puntu (7 torneo jokatu eta 2 irabazita).

14) Salcedo (Pielagosko Viaño, Espainia) – 48 puntu (11 torneo jokatuta, garaipenik gabe).

15) Zarautz (Gipuzkoa) – 42 puntu (5 torneo jokatuta, garaipenik gabe).

16) Eibar (Gipuzkoa) – 39 puntu (7 torneo jokatuta, garaipenik gabe).

17) Solvay (Torrelavega, Espainia) – 38 puntu (4 torneo jokatu eta 2 irabazita).

18) Beraun Bera (Orereta, Gipuzkoa) – 38 puntu (4 torneo jokatu eta bat irabazita).

19) Astillero (Espainia) – 36 puntu (8 torneo jokatuta, garaipenik gabe).

20) Beasain (Gipuzkoa) – 32 puntu (6 torneo jokatuta, garaipenik gabe).

21) Calasanz (Gasteiz, Araba) – 31 puntu (4 torneo jokatu eta bat irabazita).

22) Durango (Bizkaia) – 29 puntu (10 torneo jokatuta, garaipenik gabe).

23) Azkoitia (Gipuzkoa) – 23 puntu (5 torneo jokatuta, garaipenik gabe).

24) Arrasate (Gipuzkoa) – 22 puntu (2 torneo jokatu eta bat irabazita).

25) Paz de Ziganda (Burlata, Nafarroa) – 18 puntu (2 torneo jokatuta, garaipenik gabe).

26) Arambizkarra (Gasteiz, Araba) – 17 puntu (2 torneo jokatuta, garaipenik gabe).

27) Bergara (Gipuzkoa) – 14 puntu (4 torneo jokatuta, garaipenik gabe).

28) Ermua (Bizkaia) – 12 puntu (torneo bat jokatuta eta irabazita).

29) Legazpi (Gipuzkoa) – 12 puntu (2 torneo jokatuta, garaipenik gabe).

30) Dama Blanca (Logroño, Espainia) – 12 puntu (2 torneo jokatuta, garaipenik gabe).

31) Getxo (Bizkaia) – 9 puntu (3 torneo jokatuta, garaipenik gabe).

32) Deba (Gipuzkoa) – 7 puntu (torneo bat jokatuta, garaipenik gabe).

33) Ondarroa (Bizkaia) – 7 puntu (2 torneo jokatuta, garaipenik gabe).

34) Elgoibar (Gipuzkoa) – 5 puntu (torneo bat jokatuta, garaipenik gabe).

 

OHARRA.- Garaipen horiek dira Euskal Zirkuituko taldeen artean.

 

         SANTURTZI BEHERA, MIKEL GUREA GORA ETA KULTUR SUSTAPENAK TITULUA ERREPIKATU DU.

 

            Oreretako Kultur Sustapena taldeak errepikatu du iazko garaipena. Eraginkortasunean irabazitako titulua izan da, 9 torneo soilik jokatu baitu, baina horietan 7 aldiz eraman baititu 12 puntuak.

 

            Burlatako Mikel Gurea saiatu da denboraldi ona egiten eta puntuak erruz pilatzen. Horretarako, torneo kopurua areagotu du: 2009an, 8 jokatu zituen; 2010ean, 14. Horrela, aurreko urteko 68tik 88 puntura igo da eta zortzigarren postutik bigarrenera. Lehenengo aldiz talde nafar bat sailkapeneko lehenengo hiruren artean sailkatu da.

 

            Castro Urdiales klasiko bat bihurtu da Euskal Zirkuituan eta ia beti goiko aldean. Hirugarren geratu da. Azpimarragarria da 32 torneoetatik 19 jokatu dituela. 2009an ere hirugarren izan zen.

 

            Santurtzi 2009an bigarren geratu zen sailkapen orokorrean, hiru torneo irabazi eta 90 puntu pilatu zituen 16 torneotan. 2010ean, torneo bat gutxiago jokatu du, ez du garaipenik lortu, 68 puntutan geratu da eta seigarren sailkatu da.

           

         32 TORNEOAK.

 

1)    2010-03-14. Errioxako X Kopa (Logroñon): Universidad Oviedo (Espainia), garaile.

2)    2010-03-21. Astilleroko Torneoa (Astilleron): Portugalete (Bizkaia), garaile.

3)    2010-04-17. Bernardino Cotelo XXIII. Oroigarria (Gasteizen): Piolin (Valladolid, Espainia), garaile.

4)    2010-05-16. San Martin de Loinar XXX. Torneoa (Beasainen): Gros (Donostia, Gipuzkoa), garaile.

5)    2010-05-29. Abadiñoko XVII Torneoa (Abadiñon): Abadiño (Bizkaia), garaile.

6)    2010-06-05. Extremadurako Etxeko Torneoa (Durangon): Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia), garaile.

7)    2010-06-06. Zarauzko II. Torneoa (Zarautzen): Batalla (Irun, Gipuzkoa), garaile.

8)    2010-06-19. Eibarko Hiria XXVI. Torneoa (Eibarren): Kultur Sustapena (Orereta, Gipuzkoa), garaile.

9)    2010-06-20. San Juango Torneoa (Tolosan): Kultur Sustapena (Orereta, Gipuzkoa), garaile.

10) 2010-06-26. Leioako IV. Torneoa (Leioan): Altzaga (Leioa, Bizkaia), garaile.

11) 2010-06-27. Azkoitiko Hiria XXVIII. Torneoa (Azkoitian): Gros (Donostia, Gipuzkoa), garaile.

12) 2010-07-03. Elgoibarko Torneoa (Elgoibarren): Abadiño (Bizkaia), garaile.

13) 2010-07-04. Debako Torneoa (Deban): Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa), garaile.

14) 2010-07-10. Balentin de Berrio Otxoa IX. Torneoa (Elorrion): Sociedad Ajedrecística Logroñesa (SAL) (Logroño, Espainia), garaile.

15) 2010-07-17. Ermuako Torneoa (Ermuan): Gros (Donostia, Gipuzkoa), garaile.

16) 2010-07-18. Gerardo Elkano VII. Oroigarria (Oreretan): Kultur Sustapena (Orereta, Gipuzkoa), garaile.

17) 2010-07-24. Zamakona XXIX. Oroigarria (Zornotzan): Sestao (Bizkaia), garaile.

18) 2010-08-07. Ondarroako VII. Torneoa (Ondarroan): Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa), garaile.

19) 2010-08-14. Burlatako VII Torneoa (Paz de Ziganda) (Burlatan): Oberena (Iruñea, Nafarroa), garaile.

20) 2010-08-27. Zuri Baltzako II. Torneoa (Bilbon): Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia), garaile.

21) 2010-09-05. Beraun Berako Torneoa (Oreretan): Kultur Sustapena (Orereta, Gipuzkoa), garaile.

22) 2010-09-12. Castro Urdialesko Torneoa (Castro Urdialesen): Castro Urdiales, garaile.

23) 2010-09-19. Bergarako XXXVIII. Torneoa (Bergaran): Covadonga (Gijon, Espainia), garaile.

24) 2010-09-25. Santurtziko VI. Torneoa (Santurtzin): Solvay (Torrelavega, Espainia), garaile.

25) 2010-09-26. Dama Blancako Torneoa (Logroñon): Sociedad Ajedrecística Logroñesa (SAL) (Logroño, Espainia), garaile.

26) 2010-09-26. Fortunako Torneoa (Donostian): Beraun Bera (Orereta, Gipuzkoa), garaile.

27) 2010-10-02. Portugaleteko XV. Torneoa (Portugaleten): Solvay (Torrelavega, Espainia), garaile.

28) 2010-10-09. E4 Bilboko II. Torneoa (Bilbon): Sestao (Bizkaia), garaile.

29) 2010-12-12. Mikel Gureako II. Torneoa (Burlatan): Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa), garaile.

30) 2010-12-18. Calasanzeko Torneoa (Gasteizen): Calasanz (Gasteiz, Araba), garaile.

31) 2010-12-19. Santamasetako XXII. Torneoa (Arrasaten): Gros (Bizkaia), garaile.

32) 2010-12-26. Salcedoko XXVI. Torneoa (Pielagosko Viaño, Espainia): Gambito (Santander, Espainia), garaile.

 

         EUSKAL ZIRKUITUAREN HISTORIA.

 

            1988an, I. Euskal Zirkuituan: Zornotza (Bizkaia), garaile; Azkoitia (Gipuzkoa), bigarren; Aretxabaleta (Gipuzkoa), hirugarren.

            1989an, II. Euskal Zirkuituan: Zornotza (Bizkaia), garaile; Azkoitia (Gipuzkoa), bigarren; Durango (Bizkaia), hirugarren.

            1990ean, III. Euskal Zirkuituan: Zornotza (Bizkaia), garaile; Elgoibar (Gipuzkoa), bigarren; Arrasate (Gipuzkoa), hirugarren.

            1991n, IV. Euskal Zirkuituan: Durango (Bizkaia), garaile; Eibar (Gipuzkoa), bigarren; Zornotza (Bizkaia), hirugarren.

            1992an, V. Euskal Zirkuituan: Eibar (Gipuzkoa), garaile; Durango (Bizkaia), bigarren; Arrasate (Gipuzkoa), hirugarren.

            1993an, VI. Euskal Zirkuituan: Durango (Bizkaia), garaile; Eibar (Gipuzkoa), bigarren; Castro Urdiales, hirugarren.

            1994an, VII. Euskal Zirkuituan: Eibar (Gipuzkoa), garaile; Castro Urdiales, bigarren; Durango (Bizkaia), hirugarren.

            1995ean, VIII. Euskal Zirkuituan: Eibar (Gipuzkoa), garaile; Durango (Bizkaia), bigarren; Castro Urdiales, hirugarren.

            1996an, IX. Euskal Zirkuituan: Eibar (Gipuzkoa), garaile; Durango (Bizkaia), bigarren; Azkoitia (Gipuzkoa), hirugarren.

            1997an, X. Euskal Zirkuituan: Castro Urdiales, garaile; Eibar (Gipuzkoa), bigarren; Azkoitia (Gipuzkoa), hirugarren.

            1998an, XI. Euskal Zirkuituan: Eibar (Gipuzkoa), garaile; Durango (Bizkaia), bigarren; Ermua (Bizkaia), hirugarren.

            1999an, XII. Euskal Zirkuituan: Ermua (Bizkaia), garaile; Durango (Bizkaia), bigarren; Eibar (Gipuzkoa), hirugarren.

            2000n, XIII. Euskal Zirkuituan: Eibar (Gipuzkoa), garaile; Ermua (Gipuzkoa), bigarren; Abadiño (Bizkaia), hirugarren.

            2001ean, XIV. Euskal Zirkuituan: Ermua (Bizkaia), garaile; Eibar (Gipuzkoa), bigarren; Abadiño (Bizkaia), hirugarren.

            2002an, XV. Euskal Zirkuituan: Eibar (Gipuzkoa), garaile; Abadiño (Bizkaia), bigarren; Castro Urdiales, hirugarren.

            2003an, XVI. Euskal Zirkuituan: Abadiño (Bizkaia), garaile; Eibar (Gipuzkoa), bigarren; Castro Urdiales, hirugarren.

            2004an, XVII. Euskal Zirkuituan: Abadiño (Bizkaia), garaile; Zornotza (Bizkaia), bigarren; Castro Urdiales, hirugarren.

            2005ean, XVIII. Euskal Zirkuituan: Zornotza (Bizkaia), garaile; Abadiño (Bizkaia), bigarren; Eibar (Gipuzkoa), hirugarren.

            2006an, XIX. Euskal Zirkuituan: Abadiño (Bizkaia), garaile; Castro Urdiales, bigarren; Zornotza (Bizkaia), hirugarren.

            2007an, XX. Euskal Zirkuituan: Abadiño (Bizkaia), garaile; Castro Urdiales, bigarren; Portugalete (Bizkaia), hirugarren.

            2008an, XXI. Euskal Zirkuituan: Abadiño (Bizkaia), garaile; Tolosa (Gipuzkoa), bigarren; Sociedad Ajedrecística Logroñesa (SAL) (Logroño, Espainia), hirugarren.

            2009an, XXII. Euskal Zirkuituan: Kultur Sustapena (Orereta, Gipuzkoa), garaile; Santurtzi (Bizkaia), bigarren; Castro Urdiales, hirugarren.

            2010ean, XXIII. Euskal Zirkuituan: Kultur Sustapena (Orereta, Gipuzkoa), garaile; Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa), bigarren; Castro Urdiales, hirugarren.

 

         PALMARESA.

 

1)    Eibar (Gipuzkoa) – 7 titulu.

2)    Abadiño (Bizkaia) – 5 titulu.

3)    Zornotza (Bizkaia) – 4 titulu.

4)    Durango (Bizkaia) – 2 titulu.

5)    Ermua (Bizkaia) – 2 titulu.

6)    Kultur Sustapena (Orereta, Gipuzkoa) – 2 titulu.

7)    Castro Urdiales – Titulu bat.

 

2010-12-26.

 

                Iturria: Euskal Xake Federakuntza.